Badator Zap´ing-en 2.edizioa!

Erabiltzailearen aurpegia Zapaburu Konpartsa 2015ko api. 7a, 13:03

Barruko sorkuntza gogoari irteten utzi, irudimenari lekua egin eta gure gaitasunei, konfiantza guztiz, aukera bat ematea da Zap’ing.

Apirilak 11 eta 12 tartean izango da aurtengo Zap'ing Film Labur Lehiaketa.

Gure buruaz barre egin eta besteen filmek eragingo dizkiguten emozioekin gozatzea da Zap'ing. Baita ere, gu bezain biluzik sentitzen diren beste gazte batzuk ezagutzea eta asteburu batez bada ere, hain gutxi konpartitzen dugun aisialdia sortzea. Guk geuk sortua, guretzat eta nahi duten guztientzat. 

Parte hartuko dugun guztiok apirilak 11n, zapatua, 15.00tan egon beharko dugu Plateruenan, bertan gaia jaso eta lehiaketari hasiera emateko. 24 ordu izango ditugu gehienez 8 minutu iraungo duen filma grabatu eta montantzeko, eta domekako 15.00tan aurkeztu beharko dugu pen drive baten MPEG edo AVI formatuan, Plateruenan bertan. Ondoren 18.00tan filmen proiekzioa eta sari banaketa izango dira.

Parte hartu nahi duzula? Idatzi apirilak 9 baino lehen zapaburukonpartsa@gmail.com helbidera.

Informazio eta irizpide guztiak facebookeko orrialdean dituzue eskuragarri: www.facebook.com/zapfilmlabur

Katerik ez sorkuntzari, mugarik ez gure filmei. Gai baten aterkipean mila aurpegi gorde daitezkeela erakutsi dezagun Zap’ing film labur lehiaketan! 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!