Denboraldia amaituta, udako kanpusak, jokalarien teknifikazioak, talde berrien eraketa… dena martxan dago. Udan sartuta gaude eta orain beste dinamika batean sartuta daude Klubak. Ikusten ez den lana da sarritan, baina garrantzitsua denboraldi berriari begira.

Baina, egia esan, hori nahiko urruti geratzen zaigu azkenaldian eskolei, zeren eta gero eta gehiago kostatzen zaigu taldeak gidatu eta landuko dituzten entrenatzaileak bilatzea. Gero eta arazo handiagoa ari da bihurtzen gure inguruan. Zergatik? Egia esan, arazo hau denon artean landu beharreko gai bat dela uste dut. Gutxienez, Durangoko ikastetxeen artean oso harreman ona dute, eta denak jarraitzen du bere bidetik. Klubak martxan daude eta talde nagusien eta gure artean hainbat bider konpondu ditugu arazoak. Eta horrela jarraituko dugu aurrerantzean ere. 

Bestalde, gure eskualdeko taldeak hurrengo denboraldiari begirako eraketan ari dira buru-belarri. Durangoko Tabirako aurtengo denboraldiak utzitako markak hobetu nahian eta epe ertainerako taldeak bideratzen ari da. Zornotza, ostera, talde berria eratzen dabil, urtero lez.

Udan gaude, eta bakoitzak bere lanak burutu beharko ditu, datorren urteko denboraldian bide onetik zehar aritzeko. Zorte on talde denei eta uda ona denoi!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!