[KOMUNITATEA]: 2023-2024 ikasturtean Maria Bitarteko ikastetxean Snoezelen gela jarri dugu martxan

Erabiltzailearen aurpegia lourdeskoama 2024ko urt. 23a, 13:28

Gaur egungo gizartean, non bizi erritmoa gero eta bizkorragoa den, funtsezkoa da ongizatean eta erlaxazioan arreta jartzea, oreka osasungarria izateko.

Snoezelen gelaren helburu nagusia, zentzumenen garapena lortzea da, ongizate eta lasaitasun giro batean. Espazio multisentsorial honetan, haurren garapen fisikoa, afektiboa, emozionala, kognitiboa… lantzen da.

Inguru honetan, haurrak, esperimentatzeko, sortzeko eta irudikatzeko aukera dute, material eta elementu desberdinekin, nerbio sistemaren garapena sendotuz eta ikaskuntzan hobekuntzak lortuz.

Eskolaz kanpoko ekintza moduan behar bereziak dituzten haurrekin banaka ere lan egiten dugu.

Asteburuetan eskolako familiekin tailerrak egiten hasiko gara, eta datorren ikasturtean asteburuko tailerren eskaintza interesatu guztiei zabaltzea aurreikusita dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!