Hartu haur saharaui bat udan

Erabiltzailearen aurpegia Lajwad Elkartea 2017ko ots. 23a, 10:33

Hasita dago udan haur saharaui bat hartzeko kanpaina

Aurten ere abian da Oporrak Bakean programa Elorrion, Lajwad Elkartearen eta Elorrioko Udalaren elkarlanari esker gauzatzen den programa. Familia berriak behar dira aurten ahalik eta haur gehien basamortutik ateratzeko. Bi hilabete irauten duen harrera honetarako familiek gogo handia baino ez dute behar; Udalak joan-etorriko gastuak ordaintzen ditu eta Elkarteak haurrak Elorriora ekarriko ditu, etxeraino. Bi hilabete horietan mediku azterketak egitea eta haurra etxekotzat hartzea izango da familiek duten ardura bakarra. Eta gainerakoan, ondo pasatzea eta esperientzia berri eta atsegina bizitzea.

Konpromisorik gabe, galdetu, informatu, argitu zalantza guztiak eta, batez ere... Animatu!

Informazioa udaletxean bertan edo elkarteko edozeinen bidez lor daiteke.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!