Nagusiak zutabe dira krisian

Erabiltzailearen aurpegia Juan Jose Gastañazatorre (PP) 2014ko ots. 7a, 08:00
Krisi ekonomikoak eta lanpostuen galerak nabarmendu egin dute familiaren garrantzia eta pertsona nagusiak betetzen ari diren rol erabakigarria. Izan ere, bizi dugun garaia bezalako sasoi gaitzetan benetako aterpea izan ohi da familia.

 

Mariano Rajoyren gobernuak kurba negatiboa iraultzeari ekin dio, gure herria krisi egoeratik ateratzeko. Horretarako erreforma sakonak jarri ditu martxan zerga-sisteman, lan eta finantzen alorrean, eta  defizit publikoari eusteko bidean. 

Guztion ahaleginek eta Espainiako Gobernuaren politika irmoak fruituak emango dituzte. Hala ere, gaur egun langabetuen kopurua oso altua da, eta nagusiek familietan egiten duten lana erabakigarria da. Pertsona nagusiek etxea galdu duten familia osoak babesten dituzte, eta askotan iloben kargu ere egiten dira. 

Berriki jakin dugu pertsona nagusiek osatzen dutela Durangoko biztanleriaren %23. Hamar durangarretik bi 65 urtekoak edo nagusiagoak dira. Nagusien portzentajea hazi izanak eta familietan nagusiek jokatzen duten paper erabakigarriak behartu egiten ditu administrazioak nagusiengan arreta jartzera eta eurengan inbertitzera.

Guk, Durangoko PPko kideok, Nagusien Plan bat garatu dezala proposatu nahi diogu Durangoko Udalari. Plan horrek bitartekoak eta edukiak izan beharko lituzke garai ekonomiko zail hauetan familiei nahitaezko laguntza eskaintzen dien gizatalde bati laguntzeko. Sekula ez diegu nagusiei behar beste eskertuko egin duten lana. 

 

*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!