Futbolaren kultura

Erabiltzailearen aurpegia Josune Aranguren Zatika (Filosofoa) 2017ko mar. 10a, 08:30

Lanerakoan ezin diet ez ikusiarena egin eraikinetan Bizkaiko futbol taldearen banderei. Kultur etxeko sarreran aita bat ikusten dut umea ezin liburutegira bultzaka, hau telefono pantaila bati “Ronaldo, Ronaldo” oihukatuz jolas batekin itsututa dagoela.

Haserre dator laguna bazkaltzera, irakasleak aurpegia marra zuri-gorriz margotu diolako alabari eskolan. Etxerako biribilgunean, alboan doan eskoltadun autobusak ez du stopa errespetatu. Jakin dut Ipuruarantz doala, eskualdeko komunikabideek autobusaren kronika zehatza eman dute-eta, argazki, bideo eta guzti. Terrazatik gazteak eskolako patioan futbolean entzuten ditut. Irain homofobo jasanezinetatik ihesi, Ezkurdiranzkoan badakit zer topatuko dudan. Mutikoak espazio publiko osoa betetzen baloiari ostikoka, paseorako bidea oztopatzen. Andra Mari inguruan, prest dago tramoia guztia alderdi politiko batek mitina eman dezan. Propaganda kartelean, Athletic-en ezkutua! Tabernan sartu naiz eta gizon koadrila zeharkatu behar izan dut ahal izan dudan moduan, telebistako partidari garrasika begira dauden bitartean, haserreak itsu. Ogitartekoa afaltzeko, telebistapean suertatu zait mahaia. Ezin lasai jan jendea bizkar gainean izanda, Barça ari zelako. Ohera joan baino lehen, telebistan iragarkiak erakusten dit jokalari batek aurkariak gainditzeagatik, emakume talde bat biluzten zaiola saritzat. Ezinezkoa zait lasaitzeko irrati tertuliarekin oheratu, partida egunetan gai garrantzitsuagoak daudelako.

Mentalitate, kontzientzia kolektibo eta ideologiaren ardatz da futbola. Zergatik eman hainbeste errekurtso bortxakeria eta matxismoa hedatzen dituenari? Ezer ez da berdin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!