Don Domingoren omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Iurretako Dantzariak 2014ko ira. 22a, 18:37

Igarotako igandean, irailaren 21,  Ibarrangelun izan ginen Mikel Deuna Dantza Taldeko kideok, Don Domingo abadea jaio zela 100 urte pasa direla ospatzeko.

Ekitaldi xume baina hunkigarria egin genion euskal kultura, folklore eta kantagintzan egindako ekarpenengatik. Iurreta eta Durangon egon zen abade lez garai batean Don Domingo eta hartu-eman handia izan zuen bertakoekin. Besteak beste,  Iurretako Dantzari dantza ikasi zuen eta gerora Ibarrangeluko taldeari erakutsi zion.

Igandean bertako Lorea Dantza Taldearekin betera dantza egin genuen bera omentzeko. Idatzi honekin batera dagoen argazkian  bi taldeak ageri gara, Don Domingoren argazki eta berari eskainitako lore sorta aurrean  daudelarik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!