Ez da beharrezkoa inauteriak heltzea beren aurpegia mozorroz estalita dabiltzan pertsonak aurkitzeko. Egunero topo egin dezakegu otso izanik kalean zehar uso jantzita doazen pertsonekin. Eta gutxien espero dozunean, zure bakea urratzen dabie basoko otsoak bezala eraso eginez.
Aspaldi esan dogu ozen ozenki aski dela, baina badirudi batzuek gor eta itsu mozorroa deukiela soinean. Eta halan, oraindik ere ikusgai dira gure artean pertsonez mozorrotutako animaliak, bi hankako animaliak hain zuzen ere. A ze nazka, ezin kaletik bakean joan, ezin festak askatasunez bizi.
Inauterietan norberak nahi duen mozorroa janzteko aukera eta eskubidea ditu. Errespeta ditzagun pertsona guztien eskubideak. Batzuek ez dute mozorrorik behar, beraien larruazal azpian ezkutatuta daramate barnean duten benetako otsoa. Tamalez, badago oraindik beraien nortasuna egunero mozorrotzen dutenak munduaren aurrean.
Aurten kemenaren eta adorearen mozorroa jantziko dugu otsoen erasoei aurre egiteko. Hori izango da emakumeon mozorroa, bai inauterietan, bai martxoan ospatuko dogun emakumearen egunean. Eta, nola ez, mozorro horren azpian indarra gordeko dogu, erasoei aurre egin eta askatasunez bizitzeko.