Gaba baltza jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Txintxirri Ikastola 2023ko aza. 2a, 15:00

Jendetza handia elkartu zen astearte iluntzean Elorrioko Txintxirri Ikastolaren eskutik aspaldiko ohiturak berreskuratuz gaba baltza ospatzeko.

Poza eta beldurra eskutik, ehunka lagun elkartu ziren Elorrion astearte iluntzean aspaldiko ohiturak berreskuratuz gaba baltza edo arimen gaua ospatzeko. Ikastolatik abiatu ziren guztiak Elorrion zehar  ibilbidea egiteko. Mozorro, hankapalo, zuzi, karroza eta gaztaina erreak ez ziren falta izan plazan musika eta dantzarekin amaitutako jaialdi ederrean.

Pozez eta ikusmin handiz hartu zuten herritarrek ospakizuna, eguraldi ederrak lagunduta eta datorren urterako errepikatzeko gogoz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!