Gaurtik aurrera, elorriokoikastola.eus

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Txintxirri Ikastola 2015ko mar. 27a, 19:07

Elorrioko Txintxirri ikastolaren webguneak helbide berria du gaurtik aurrera eta www.elorriokoikastola.net-etik www.elorriokoikastola.eus izatera pasa gara, euskararentzat eta euskal kulturarentzat sortutako domeinua gure eginez.

Domeinu propioa eduki ahal izatea urteetako aldarrikapena izan da Interneten gure hizkuntzak eta kulturak ikusgarritasun handiagoa izan dezan. Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da .eus domeinua. Zein helbururekin? Euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. ".eus", hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

Hortaz, eta helburu horiek gure proiektuarenak izanda, poz handiz ari gara berri hau ematen. Aurrera!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!