Welcome Polish students

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Txintxirri Ikastola 2014ko urr. 27a, 23:26

Ongi etorri! Bai, jadanik Elorrioko Txintxirri ikastolan daude Poloniako (Inorowclaw) ikasleak eta aste osoan egongo dira ikastolako ikasleekin gure herria, kultura eta ohiturak ezagutzen.

Elorrioko Txintxirri Ikastola eta Inorowclaw Poloniako herriaren arteko elkartrukearen helburuak argiak dira eta hauetan laburbildu ditzakegu:

- Europako gazteen artean trukaketa sustatzea.
- Euskal kultura eta ohiturak beste Europako herrialdeetara zabaltzea.
- Ikasleen nortasuna garatzea.
- Ikasleen atzerriko hizkuntza-gaitasuna hobetzea.

Astelehen arratsaldean Loiura heldu eta ikastolan harrera beroa izan dute. Ander eta Saioa Arrasatek agurra egin diete eta ondoren denak biribilketan aritu dira. Gero, etxera joateko ordua heldu da eta pozik eta urduri, ere, joan dira.

Aste osoan hainbat eta hainbat ekintza egingo dituzte eta batez ere hainbat eta hainbat momentu izango dituzte euren arteko arteko harremanak sendotzeko.

Asteartean Urdaibai ezagutzera joango dira, ostegunean aldiz Bilbora. Asteazkenean ikastolan arituko dira talde lanean, bi herrien arteko loturak sendotzen. Ostiralean aldiz, udalak harrera egingo diete eta Elorriotik zehar ibilbidea egingo dute gure herriaren ondarea ezagutzeko eta gozatzeko. Bazkari eder baten ondoren, berriz ere bueltatuko dira Poloniara.

Ziur sentipenak azaleratuko direla bukaeran baina.....beno, oraindik ere aste osoa dago disfrutatzeko eta aprobetxatzeko moemntua da. Gero gerokoak!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!