Obrak hasi dira!

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Txintxirri Ikastola 2014ko api. 2a, 16:52
Eraikin berritzailea gure hezkuntzaren zerbitzura. Hori da hain zuzen ere datorren ikasturtean martxan izango dugun eraikinaren helburua. Obrak jadanik hasi dira.

Bai, obrak hasi dira eta konturatu orduko eraikin berria martxan izango dugu. Eraikin berritzailea, hezkuntzaren zerbitzura, bioeraikuntza eta oinarrizkoena, denon artean egindakoa.

Hainbat urteetan "montañan" gainean egon diren gelak desmontatu eta makinak lanean ari dira dena prestatzeko. Zenbat kontu, istorio eta bizipen gela horietan! Erronka berriei bidea zabal diezaiegun!

 

Argazkiak ikusteko klikatu hemen

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!