Kontsumismoa aztergai

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Txintxirri Ikastola 2014ko mar. 19a, 22:06
Agenda 21 proiektuaren harira, kontsumismoa aztertu dute ikasleek, ikastolan eta plazan Emaus elkarteko kideekin batera.

Agenda21 proiektuarekin lanean dihardu ikastolak eta gai desberdinak aztertuz, bizi kalitatea hobetzeko ekimenak proposatzea du helburu, hurrengo belaunaldietako biztanleen bizi kalitatea arriskuan jarri gabe noski.
Oraingo honetan lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleen txanda izan da eta kontsumismoa izan da landu duten gaia Emaus elkarteko kideen eskutik.

Emaus elkartetik etorri den Irunek, lehenik eta behin, kontsumismoaren inguruko orientabideak eskaini dizkie, ikasleei, kontsumismoa zer den badakiten galdetuz eta gaiaren inguruan ikasleen aurrezagutzak plazaratuz.

Ondoren, lau talde eratu dira eta talde bakoitza, kontsumismoa oinarri izan duen istorioak eratzen jardun dira.

Azken ekintza modura, ikastolatik kanpora irten gara eta elorriotarrei inkesta bat pasatzen jardun dira ikasleak. Inkestan ere, kontsumismoaren inguruko galderak egin dituzte. Horrez gain, publizitateak kontsumoan izan dezakeen eragin negatiboa aintzat harturik, herrian itsatsirik dauden kartelak behatzeko eskatu zaie.

Kontsumo arduratsua bultzatu beharra dugu! Kontsumo masiboek gure gizartean duten ondorio negatiboen inguruan, inplikazio eta jarrera kontzientea indartuz!

Aurrera ba! Pauso txikiek, aldaketa handiak eragin ditzakete eta!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!