The Mulberry House dokumentala gaur 19:30ean Iturr

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2015ko urr. 14a, 11:11
The Mulberry House dokumentala gaur 19:30ean Iturrin dohainik. Sara, aita yemendarra eta ama eskoziarra dituen 30 urteko gaztea, Yemenen sortua da. Nerabe aroan gero eta deserosoago zegoen bere inguruarekin eta 17 urte zituela amarekin bizitzera joatea erabaki zuen Eskoziara. Aitak sorterritik atera ahal izateko baldintza bat jarri zaion: yemendar erroei uko ez egitea. Alabak hitza eman bazion ere emandako berba ezin izan zuen bete. Handik 10 urtera, 2011n, Sara jaioterrira itzuli zen, baina ez zen 17 urterekin atera zeneko neskatila. Aitzinari aurre egiteko erabakia hartua du eta erroak berraurkitzeko borondatea. Ezustean Udaberri Arabiarraren barruan iraultzaren hastapenak pil-pilean zituen herri bat aurkitu zuen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!