IRAGARLEA dokumentala gaur. Hilean behingo zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2015ko ira. 16a, 08:36
IRAGARLEA dokumentala gaur. Hilean behingo zikloari uda ostekoaz hasteko, gaur "The forescaster" dokumentala Iturrin 19:30ean dohainik. Gaia: Iragarri ahal ote du ordenagailu batek mundu ekonomiaren bilakaera? 80. hamarkadan Martin Amstrong finantza aholkulariak pi zenbakia oinarri zuen aurreikuspenak egiteko prezisio altuko eredua diseinatu zuen. Mundu mailan entzute handikoa zenez, New Yorkeko bankaririk boteretsuenek merkatuen joeretan esku hartu asmoz euren taldeko partaide izateko deitu zuten. 90. hamarkadaren amaieran FBI etxean sartu zitzaion ordenagailuak konfiskatu eta 3.000 milioi dolarreko iruzurrez salatzeko. 7 urte eman zituen kartzelan. Mehatxua al zen? Ala hainbat hamarkadatan zehar mundu zorrak oinarri izan duen benetako piramide erako eskema publikoari ezkutatzeko modua? Aspaldiko Amstrongnen aurreikuspenen arabera, 2015eko urriaren 1ean zor-krisi bat gertatuko da, mundu ekonomia astinduko duena. Beteko al da iragarpen hori?
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!