Dakizuenez, 2012. urtetik aurrera Durangon trenak lurpetik pasatzen dira.

Jakin beharko zenuten, trenaren lurperatzearekin libre geratu diren lurzoruetan 554 etxebizitza eraikitzeko eskubidea daukala lurzoruaren jabeak, alegia, Eusko Jaurlaritzaren Eusko Trenbide Sareak enpresa publikoak. Horrela erabaki baitzuten PNVk, PPk eta PSEk 2006. urtean.

Aldiz, ez dakizue, baina nik esaten dizuet, higiezinen zerga, hots, durangar guztiek bere jabetzengatik (etxeak, lokalak eta lurzoruak batez ere) ordaintzen duten zerga arautzen duen arauak esaten duela, zerga hori ordaintzeaz salbuetsita egongo direla tren azpiegitura batengatik okupatuta dauden lurzoruak.

Egoera horren aurrean, jakin beharko genuke bi aukera daudela:
1. Higiezinen zerga kobratzea lehen trenak okupatzen zuen lurzoruaren jabeari. Berak atera ahal dituen etekinen arabera. 49.500€ urtean.
2. Legediaren interpretazio maltzur bat egin eta lurzoruaren jabeari eta lurzoru horretan supermerkatu bat, aparkaleku bat edota apustu etxe bat duten enpresei higiezinen zerga ez kobratzea.

Ostegun honetako osoko bilkuran, PNVk, PPk eta PSEk erabaki dute, gainerako herritar guztiek ez bezala, lurzoru horren jabeak eta negozio horien jabeek ez dutela zergarik ordainduko.

Hau guztia jakin dezazuen kontatzen dizuet, beste barik

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!