Durango hobetu egin da, baina... Amankomunazgoa zer?

Erabiltzailearen aurpegia Pilar Rios Ramos 2019ko mar. 1a, 08:30

Dudarik gabe, Durango hobetu egin da, baina... Amankomunazgoa zer? Nik ezetz esango nuke.

Orain dela aste batzuk, EH Bilduren bideo bat ikusi genuen, konpondu eta erabili gabeko eraikinak dauzkagula kritikatuz.

Burura etorri zitzaidan lehenengo kontua legealdi honetan lortzen ari garen guztia izan zen. Hainbat zerbitzu abian jartzeari lehentasuna nola eman ahal izan diogun gogoratu nuen: adinekoentzat (jantoki-zerbitzua, etxez etxeko janaria, tailer psiko-sozialak auzoetan), emakumeentzat (Andragunea, ahalduntzeko eskola, indarkeria matxistaren aurkako herritarren arteko ituna, EraStop APPa, zeharkako izaera udal-politiken erdigunean kokatzea), gazteentzat (txandakako apartamentuak), auzoetarako (Aramotz erabat eraberritzeko ituna, eta Montevideoko gaztetxea eraisteko hitzarmena).

Burura etorri zitzaidan bigarren kontua hau izan zen: nola egin behar du bultza Durangok beste erakundeek artatzen ez dituzten beharrei erantzuteko. Horren adibide argi bat gizarte-larrialdiko etxebizitzen eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumezkoei ostatu emateko etxeen zerbitzua da. Bederatzi dauzkagu, eta horiekin Durangaldeko eskualde osoa artatu behar dugu.

EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak gobernatzen duen Amankomunazgoak eskaini beharko lukeen zerbitzua da, baina lau urtean ez du hornitu. Aitzakiatzat jartzen dute Elorrion etxebizitza bat dutela, baina ez dagoela konponduta. Batzuek, beharbada, han ere grabatu beharko lukete bideoren bat, edo Amankomunazgoan, ez baitakigu ondo zer egin duten legealdi osoan zehar.

Non gelditu dira Amankomunazgoaren enplegu politikak? Eta eskualdeko turismoa bultzatzeko haien proposamenak? Zer gertatzen da etxez etxeko laguntza zerbitzuarekin? Erraz ikusten da lasto-izpia ondokoaren begian, eta norbere begian haga ere ikusi ezin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!