Durangaldean lana euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Mertxe Mugika Balanzategi 2024ko mar. 1a, 08:00

Durangaldean euskara garrantzitsua da. Gure identitatean, zereginetan eta sormenean eragiten digu euskarak. Beraz, duda barik, Durangaldea bestelakoa izango litzateke hain barik.

Euskararen ezagutza handia da gure eskualdean; gazte gehienek jakin badakite. Baina, dugun erronka handiena da erabilera indartzea. Horretarako gakoa da ekosistema. Eta horixe da, hain zuzen, gure artean ezaguna bihurtzen ari den LANDUE egitasmoaren egitekoa: lan esparruan euskara ikusgarri egitea, erabiltzea eta bere balioa nabarmentzea. Beharrean ematen dugu helduok gure bizitza sozialaren parterik handiena; orduan, ezbairik gabe, helburu estrategikoa da euskara txertatzea lan munduan.

Oraingoz 26 enpresa eta eragile agertu dira prest erronka horrekin bat egiteko, eta euskararen ekosistema hedatzeko zein indartzeko pausoak ematen hasiak dira. Bakoitzak bere neurrian eta abiaduran, bere ezaugarriak, beharrak eta erritmoak kontuan hartuta, konpromiso zehatzak hartu dituzte enpresako hizkuntza paisaia eta dokumentazioa euskalduntzeko, sare sozialetan euskara gehiago erabiltzeko, langileen arteko harremanetan ohitura berriak sortzeko, hizkuntzaren berdintasuna bermatzeko, ...

Garrantzitsua da LANDUEko komunitatea handitzea. Elkargune horretan diharduten enpresek euskararen aldeko apustua egiten dutenean, are eta aurreratuago, profesionalago erakusten dute beren burua. Hala, zerbitzuaren kalitatean eragiteaz gain, hizkuntzaren zabalkundean ere gako bihurtzen dira. Hartara, Durangaldea gero eta euskaldunagoa izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!