Langileen Egunean dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2017ko api. 27a, 11:25

Maiatzaren 1ean, langileen eguna ospatzeko, Durangoko Herria auzo elkarteak antolatutako jaietan egingo dugu dantzan, urtero lez. Hainbat belanalditako dantzariak batuko gara, gizarte globalizatu honetan ere "zer ikusi, hura ikasi" esaldiari eutsiz eta transmisioari bere garrantzia emateko asmoz.

Horrez gain, dantza ikuskizun hutsa izan ez dadin, saiatuko gara plaza-dantzetan partaidetza ahalik eta zabalena lortzen. Auzotar eta hurbiltzen diren guztiak gonbidatuko ditugu elkarrekin dantzatzera, ariketa ezin hobea baita dantzatzea. Ospatu dezagun langileen eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!