Dantzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2015ko abe. 2a, 23:08

Datorren zapatuan, abenduaren 5ean, Kriskitineko dantzariok Durangoko kale eta plazetan egingo dogu dantzan. Gure txistulariak eta Zornotzako Udazken taldeko dultzaina joleak izango ditugu bide-lagun

Eguerdiko 12:00etan talde argazkia egingo dogu merkatu-plaza osteko gunean, eta gero Goienkalen gora abiatuko gara. Kale amaieran izango da lehen ekitalditxokoa. Ondoren Ezkurdiraino joango gara kalejira alaian eta han hainbat dantza egingo doguz. Hirugarren dantza-gunea Liburu eta Disko Azoka ondoko plaza izango da. Amaitzeko barriz, Andra Marin dantzatuko dogu.

Hainbat belaunalditako partaideak izango dira plazan; 5 urtekoetatik hasi eta 60tik gorakoak arte. Txikitxoenak lehen aldiz irtengo dira, halanda ze, emozio handia dogu, harrobia zaintzea eta elikatzea garrantzitsu eta beharrezkotzat jotzen baititugu. Harrobitik datoz umeak ez eze, gure ertainak eta dantzari gazte asko ere. Beteranoak barriz, bide ezberdinetik baina, umoretsu eta indartsu. 

Durangarrak eta bertoratzen direnak alaitzea da gure asmoa eta, ohi bezala, dantzan gozatzea. Horretarako Durangaldeko dantzetatik hasi eta Nafarroarainoko dantza-bidaia egingo dugu Iparraldetik bueltan; Dantzari-dantza, Lantzeko zortzikoa, Otsagiko dantzak, Ostalertza, Marianak eta Egi ditugu errepertorioan, besteak beste.

Betiko moduan, gonbidatuta zaudete, bai dantzak ikustera, baita jauziak eta Lantzeko zortzikoa gurekin dantzatzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!