Erduzie eztegura

Kriskitin taldekook ANTZINAKO ERAKO EZTEGUA antolatzen ari gara ekainaren 20rako. Ekitaldi hau 1995. urtean antolatu genuen lehen aldiz eta harrezkero 5 urterik behin ekin diogu ospakizunari.

Eztegu egunean, eguerdiko 12:00etan irtengo gara San Agustindik, kalejiran Santanara joango gara, eta han, notarioak arreoaren nondik norakoak irakurri ditu. Ondoren Musika Eskola ondoko berdegunean bazkaria. Bazkalostean erromeria.

Aurtengoan ezkongaien papera Jone Alberdi eta Unai Lizarraldek egingo dute. Aitabitxi-amabitxiak berriz; Josune Aranguren, Josu Otxotorena, Txaro Otzerinjauregi eta Jose Ramon Lasarguren izango dira. Amerikatako izeko-osabak; Tomasi Isasi eta Jesus Fierro.  Notario lanak Pedro Andreuk beteko ditu.

Dena den, aurrekoetan lez,  aipatutako pertsonaiak ez eze, dantzariak, dantzazaleak, txistulariak, trikitilariak, pandero joleak, dultzaineroak  eta herritar guztiok zaudete parte hartzera gonbidaturik.

Esan bezala, parte hartu gura badozue, gu pozarren, ateak zabalik ditugu. Edozein zalantza edota informazio zabalagoa gura izanez gero; ezkontzarako arropei buruzko berba egiteko, bazkariaren inguruko xehetasunak lotzeko edota beste ingurumaria guztietarako, hona hemen gure kontaktuak:

- kriskitindantzataldea@gmail.com

- Telefonoak: Pili Alberdi  678980104, Karmelo Alberdi 652757067

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!