Iurreta Lanbide Heziketako elektronikako mintegia Orobiogoitiako ikasleekin lanean

Erabiltzailearen aurpegia Iurreta LHII 2022ko mai. 19a, 12:41

IURRETA Lanbide Heziketako elektronikako mintegia Orobiogoitiako ikasleekin lanean aritu dira aire kalitatea hobetzeko gailuaren prestaketan.

Orobiogoitia ikastetxeko Batxilergoko ikasleek CO2 neurgailuak egin dituzte Iurreta Lanbide Heziketa ikastetxean.
Elektronikako ETHAZI gelatan lanean aritu dira 4 egunez. Horretarako, plakak antolatu eta probatu, sentsoreak muntatu eta azkenik euren ikastetxean inprimatutako 3D piezekin ikustailua sortu dute, lana amaitutzat emanez.
Zorionak! Orobiogoitiako ikasleei eta Iurreta LHII-ko elektronikako irakasleei ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!