Martxoak 8 "Bizitza hobetu ziguten emakumeak"

Emakume guztien oroitzapenean martxoak 8ko eguna ospatzeko, aste osoan zehar ikastetxeko sarrera nagusian erakusketa txiki bat jarri dugu.

 

Gure bizitzak hobetzen lagundu diguten emakumeak aldarrikatu, ikusarazi eta aitortzea da planteatu dugun proposamenaren helburua. "Erronka" bat proposatu zaie ikasleeri: talde bakoitzak historia aztertu behar izan du eta bere Familia edo zikloan hobekuntza, berrikuntza edo ekarpen aipagarriren bat egin duen emakume bat (edo gehiago) identifikatu eta proposatu. Gure ingurune hurbilan eragin positiboa izan zuten emakumeak ere kontuan hartu dira: Durangaldeko bizilagunen bizimodua gaur ezagutzen dugun bezala izateko ekarpenak egin zituzten emakumeak, praktikak egiten ditugun enpresetan eragina izan zutenak, egiten dugun lanbideetan…. Emakume guzti hauek ikusarazi eta omenaldia eskaini nahi izan diegu.

Jasotako proposamenekin Erakusketa bat egitea izan da asmoa, zentroan bertan eta posible balitz webgunean eta sare digitalen bitartez ere. Erakusketa “BIZITZA HOBETU ZIGUTEN EMAKUMEAK” lelopean eta jasotako proposamen guztien erreseinak eta irudiek osotu dute.

Proposamena bereziki ikasleei zabaltzen den arren, zabalik egon da irakasle eta ikastetxeko langile guztiei ere. Iurreta Lanbide Heziketarekin elkarlanean aritu ohi diren erakunde, enpresa, erakunde eta eragile sozial eta/edo ekonomiko guztiek ere parte hartzeko aukera izan dute sare sozialetan jarritako informazioarekin. Adibide batzuk gehitzen dituzu. Ikusi gure web gunean.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!