Lanbide heziketa orientazioa eta aholkularitza

Lanbide Heziketako matrikula epea: Uztailaren 11tik 15era Iurreta Lanbide Heziketa Ikastetxeak aholkularitza zerbitzua eskaintzen du.

Orientazio Zerbitzuko arduraduna: Ireñe Barrena

Telefonoa: 94 466 88 00       Mugikorra: 615 742 197     WhatsApp Zerbitzua: 615 742 197

 

Gogoratu:

  • Lanbide Heziketa ikasten baduzu, lan merkatuan sartzeko aukera emango dizun trebakuntza lortu ahal izango duzu.
  • Lanbide Heziketako ikasketak ez dira unibertsitatekoak baino hobeak edo okerragoak. Desberdinak dira eta elkarren artean osa daitezke. LHtik unibertsitatera pasa zaitezke eta alderantziz.
  • LHko ikasketak erdi eta goi mailako zikloetan banatzen dira. Lehenengoekin Teknikari titulua lor dezakezu eta bigarrenekin, aldiz, Goi Teknikari titulua.
  • Zikloek, oro har, bi ikasturteko iraupena dute eta trebakuntza teorikoa eta praktikoa uztartuko duzu.
  • Erasmus+ europar programari esker praktikak atzerriko enpresatan burutu ahal izango dituzu.

IURRETA LANBIDE HEZIKETA IKASTETXEAN ZIKLO GUZTIAK EUSKARAZ ESKAINTZEN DIRA

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!