Atzerriko enpresetan praktikaldiak

Polonia, Italia, Irlanda, Malta, Austria, Finlandia eta Alemanian praktikaldiak.

Bigarren kurtsoko klaseak amaitu ondoren enpresetako praktikaldiak hasten dira. Gure ikastetxean, aurten 95 ikasle inguruk enpresetan praktikaldiak egingo dituzte eta 10 ikasle ordea, atzerrira ERASMUS+ programaren bidez joango dira. Atzerrira joaten diren ikasleak 12 aste pasatuko dituzte praktikaldiak egiten: Polonia, Italia, Irlanda, Malta, Austria, Finlandia eta Alemanian.

Argazkian ERASMUS+ programan parte hartzen duten ikasleak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!