XV. Umeen dantzari egune

Erabiltzailearen aurpegia Iluntze Dantza Taldea 2014ko api. 3a, 15:30
Oingo domekan, apirilak 6, Traña-Matienan XV.UMEEN DANTZARI EGUNA ospatuko dogu. Bertara 500 dantzari inguru gerturatuko dira, Durangaldeko herri desberdiñetatik etorrita. Ondorengo dantza taldeek parte hartuko dabe: Ermuako Txindurri, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Garaiko Garai, Durangoko Kriskitin, Tronperri eta Txoritxu Alai, Zornotzako Udabarri, Mañariko Andra Mari, Otxandioko Urduri, Elorrixoko Besadie, Atxondoko Andasto eta Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntze.

 

Goizean 12.00tan hasita kalejira egingo da Traña-Matienako kaleetatik zehar. Bazkaltzera txoko, taberna eta etxeetara joango dira. Eta arratsaldean alardea 17.00tan egingo da Kiosko plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!