ESKOLA ADINEAN HERRI KIROLAK " TOPERA"

Bizkaiko herri kirolak eskola adinean amaitu dira Lasesarre kiroldegian ( Barakaldo)Umetxo, Umeak eta gaztetxoak ospatutako finalarekin

Bai, Maiatzak 11 domekan ospatu zen Bizkaiko finala eta ikusi da indartzu datoz ela gure gazteak, neska eta mutil gure tradiziozko kirolari eutsiaz,(Berriz, Kortezubi eta Zeberio) hiru topaketa honen ondoren ikusi da iluzioa eta gogoa final honetan, bai teknika eta fiziko aldetik.

Iurretatik bi taldeek parte hartu dabe HEKI herri kirolak kluba'ren barruan MAIZTEGI A eta MAIZTEGI B izenakin, euren emaitzak ezin hobea izan dira, bai Durangalde topaketa barruan eta finalean, 27 taldeek parte hartu dute Umetxoetan, hiru multzotan banatuta, beraz MAIZTEGI A geratuda bigarren beste talde batekin berdinduta eta MAIZTEGI B lehenengo beste talde batekin berdinduta.

Bizkaia'n herri kirolak eskola adinean gero eta indar handiago dauka, bai federazioak, eskolak, ikastola, klubak eta gurasoak esker doa aurrera euren partaidetza eta lana dagoelako hor barruan.

Azken baten emaitzak hor dagoz baina balorazio handiena entitade guztien hartean dagoen batasuna eta kiroltasuna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!