A-8ko bidesariaren auzia

A-8a, irtenbide baten bila

Erabiltzailearen aurpegia Fran Garate (PP) 2016ko urt. 29a, 08:30

2016ko urtarrilaren 26ko udalbatzarrean, bizkaitar batzuok A-8 autobidea erabiltzeagatik ordaintzen dugun bidesariari buruzko lehenenego eztabaida izan genuen legegintzaldi hau hasi denetik.

Alde batetik, EAJren agindupean Foru Aldundiak ezarritako prezio igoera eztabaidatu genuen, KPIren igoeragaz bat ez datorrena, bide batez esanda. Bestetik, hiritar gehiengo batek ez daukagu argi zergatik ordaindu behar dugun bidesari hori, noiz arte ordaindu behar dugun, eta zeintzuek bai eta zeintzuek ez.

Alderdi popularraren jarrera lan egitea da, denboran luzatzen joan den egoera honi irtenbidea emateko. Orain, hainbat udalerritan, beste zenbait alderdi, elkarte eta taldek udalbatzarren bidez eman nahi diote irtenbidea arazo honi, borondate onez jakina. Baina, gure iritzian, egokiak diren foro eta estamentutan aurkitu behar zaio irtenbidea gai edo arazo honi, eta horretan gabiltza gu aspalditik lanean. Ulertzen dut, gure udalbatzarrean zentzuzko aldarrikapen asko onartu egindo zirela espero zutela herritar askok, babestu beharreko aldarrikapenak hain zuzen, baina gauza bat argi izan behar dugu guztiok: aurreko asteartean mozioa onartu izan balitz ere, horrek ez luke ekarriko ez bidesaria kentzea ez ezarritako prezio-igoera baliogabetzea.

Alderdi popularrak urte asko eta asko daramatza lanean, durangar guztiek nahi duten irtenbidea emateko gai honi. Ez beste alderdi batzuk bezala.      

* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!