Harreman-erronda

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Gure Esku Dago 2015ko ots. 6a, 10:03

Gure taldea harreman-erronda bat egiten ari da herriko erakunde eta elkarteekin.

Iazko urtean ekitaldi informatiboak egin genituen Arriolan, eta baita kale agerraldiak ere herriko plazan. Horiekin jarraituko dugu aurten, baina osatu nahi izan ditugu harremen zuzenekin. Eta horretarako, banan-banako harremanez gain, hasi dugu bilera erronda bat herriko elkarte eta erakundeekin, hau da, Elorrio antolatuarekin. Dagoeneko solaskide izan ditugu: Iturrizoro elkarteen elkartea, Berriotxoa eta parrokiako abesbatzak, EME merkatarien elkartea, gaztetxea, EH Bildu eta EAJ. Eta momentuz hitzorduak lotuta dauzkagu futbol taldearekin eta Kainabera kooperazio elkartearekin.

Bileretan solaskideei azaltzen diegu gure ikuspegia eta jarduera. Eta eskatzen diegu haien iritzia gure ekimenaren gainean. Erronda oso argigarria izaten ari da, benetan interesgarria. Ezagutzen ari gara elorriarren artean etorkizunaz dauden ilusioak eta korapiloak. Eta batez ere igartzen gai potolo hauetaz natural eta lasai hitz egiteko dagoen gogoa.

Oraingo erronda hau amaituta ere, etengabe jarraituko dugu harremanak egiten. Elkar hobeto ezagututa eta komunikaziorako kanalak irekita, gai izan gaitezen etorkizun hobeagoa eraikitzeko!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!