Durangoko herritarrak hasi dira harriak mugitzen

ZERGATIK HARRIAK MUGITU? Hona hemen Sare adierazpenean aipatzen diren arrazoiak " MUGI DAITEZEN HARRIAK" Gogortasun handia eta jatorri naturala duen edozein materia da harria. Horrela ikusten dugu gaur egungo espetxe politika, urteetan zehar euskal jendarteak eta, bereziki, euskal presoaek eta euren familiek eta lagunek, arrastaka eramten duten harri erraldoia eta astuna.

Harri bat, erraldoia eta astuna, guztion artean bidetik kanporatuko duguna, aurrera egiteko helburuz. Gure bide hoene bukaeran, hasi nahi dugun bake eszenatoki berria zain dugulako. Badira urte batzuk Aieteko Nazioarteko KOnferentzitik, eta urte hauetan, konponbidera iristeko eta pertsona guztion giza eskubide guztiak lortzeko ahaleginak eta lanak ugariak izan dira, euskal herritar gehienek koonpartitzen dituzten nahiak eta ahaleginak. Bide honetan, oztopo ugari, oztopo berriak topatu ditugu, tamaina eta mota desberdinetako harriak, pisu handikoak, mugitzeko zailak benetan. Zaila da, bai, baina harri astun horiek guztion artean mugitzea ezinbestekoa da, gure bideak aurrera egin dezan. Zere pertsona bakar batek, edo bik, edo hiruk...ezinezkoa izango dute harria mugitzea, baina... milaka bagina? Madrilgo eta Pariseko gobenuek jarritako oztopoak dira harri hauek, bakera eta konponbidera eramango gaituen bidea blokeatzen dute harriak. Bide bat, non euskal presoen giza eskubideak errespetatuak izan behar diren, inongo zalantzarik gabe. Gaur egun, ordea, giza eskubidea hauexek sistematikoki urratuak izaten dira. Harri hauek bidetik kanporatu behar ditugu, eta horretarako, gure hariak, gure borondateak elkartuko ditugu, eta guztion artean soka luzea sortuko dugu, harri guzti hauetatik tiraka egingo duena eta betiko baztertuko dituena. Tiraka eta tiraka egingo dugu, dispertsioarekin amaitzeko, larriki gaixo dauden presoak euren etxeetan egon daitezen. Tiraka eta tiraka egingo dugu baldintzak betetzen dituzten presoak baldintzapekoan askatuak izan daitezen. Tiraka eta tiraka egingo dugu, zigorrak batzari buruzko Europako legedia aplikatzea eragozten duen araudi bereziarekin amaitzeko. DURANGON HASI GARA HARRIAK MUGITZEN!!! ETA DENON ARTEAN LORTUKO DUGU!!!!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!