Andereak elkarteak errefuxiatuen aldeko plataforma bat sortzea bultzatuko du, Durangon. Plataformaren ideia joan den astean sortu zen, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko brigadistek Idomenin izandako bizipenen berri emateko antolatu genuen berbaldian.
Durangoko zenbait elkarte eta norbanakok agertutako errefuxiatuenganako interesak eragin digu Andereak elkartekooi datorren asteko bilera konbokatzea eta, errefuxiatuek bizi duten dramarekin sentsibilizaturik zaudeten pertsona guztiok animatzen zaituztegu parte hartzera.
Lehen bilera hau ekainaren 28an izango da 19:00etan, Durangoko Pinondo Etxean. Erduzie