Ermitak bide, Durangaldea bizi ekimenarekin aurrera goaz

2022 urteko ekintzen egutegian proposatutako, eta ermitak ardatz dauzan 5 ibilbidez osatutako sortaren barruan,  zapatu goiz honetan, maiatzak 21, burutuko dogu urteko bigarrena. 

Oraingo honetan Urkiolara gerturatuko gara lineako autobusean, ondoren bidez bide eta ermitaz ermita Durangora jasteko. Tartean aurkituko doguz, Urkiolagirre eta Larrano Puntako gailurrak, Axuriko pagaida edota Larringango haize-errota moduko puntu interesgarriak. 

Holan, Durangaldeko ondarea deskubritzen jarraitzeko asmotan gabiz, tartean azalpen txikiren bat edo beste emonez. Hitzordua, Durangon, Madalenako autobus geltokian (Bilborako norantzan), goizeko 8:35tan. Izen ematea, Alpino Tabiraren bulegoan maiatzak 17 eta 19an 19:00tik 20:00ra edota katazka@alpino-tabira.org helbide elektronikoan izen abizenak eta kontaktu modu bat emonda. Informazio gehiago www.alpino-tabira.org

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!