Ermitak bide, Durangaldea bizi

2022 urteko ekintzen egutegian zapatu goizetarako proposamen berezia dogu aurten, gertukoa eta eramangarria.

Durangaldeak ondare natural eta kultural oparo bat gordetzen dau bere baitan, askotan oharkabean pasatzen jakun ondarea. Aurten, bere zati bat behintzat, ezagutzera emon nahi dogu, ibiltzea bezalako ekintza erraz bat proposatuz.

Durangaldeko txoko ezberdinetatik zapatu goizetan egingo diren 5 irteera izango dira. Erabiliko dogun aitzakia, ermitaz ermita ibiltzea, eta helburua, Durangaldea pixka bat gehiago ezagutzea. 

Aipamen historiko zipriztin batzuk emonez eta tartean, agian, bisitaren bat edo beste eginez, gertuko ibilbideak izan dira proposatu doguzenak, garraio publikoa erabiliz era erraz batean burutu ahal direnak.

Lehen irteera zapatu honetan izango da, martxoak 26, Elorrio Durangorekin lotuz. Hitzordua, Durangon, Madalenako autobus geltokian (Bizkaibus erabiliko dogu), goizeko 8:35tan. Izen ematea, Alpino Tabiraren bulegoan martxoak 22 eta 24ean 19:00tik 20:00ra edota katazka@alpino-tabira.org helbide elektronikoan izen abizenak eta kontaktu modu bat emonez. Informazio gehiago www.alpino-tabira.org

Bizi oinez Durangaldea!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!