Iurretako Udalak jolas berri bat jarri du Maiztegi ikastetxean

Anboto 2024ko api. 29a, 18:00

Jolasa 12 urtera bitarteko umeek jolasteko da, eta 4.532 euroko inbertsioa egin du udalak.

Haur jolas berri bat jarri du Iurretako Udalak Maiztegi herri ikastetxean, eskolaren jolasgunea berriztu zati batean. Santoña itsasontzia jolasa 1-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta 4.532 euro balio izan ditu. Orekarako surf taula, hari-eskala, iparrorratz jokoa eta lema ditu Santoña itsasontziak.

Iurretako alkate Oskar Kokak azaldu duenez, "Maiztegi herri eskola behar bezala mantentzea da gure lehentasunetako bat. Horregatik, zuzendaritzarekin eta familiekin harremanetan gaude instalazioek ikasleen segurtasuna uneoro berma dezaten. Eskolan inbertitzen eta hobetzen jarraitzen dugu energia-eraginkortasuna bezalako arloetan, eta kasu honetan jolas berri
bat instalatu da haurrek segurtasunez goza dezaten".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!