Iurretan erosi eta busti herriaren alde! lelopean, herriko merkataritzan eta ostalaritzan egiten diren erosketak indartzeko eta bultzatzeko kanpaina berria jarri dute martxan Iurretan. Udalak eta Dendak Bai merkatari eta ostalari elkarteak abiatutako kanpainak urtarrilaren 10era arte iraungo du.
Herriguneko establezimenduetan 100 euroko erosketa egiten dutenei aterkin bat oparituko zaie. Ekimenaren arduradunek zehaztu dutenez, zenbateko horretara iristeko, askotariko erosketa tiket batu daitezke, eta ez dute zertan establezimendu berekoak izan behar. Tiketak, abenduaren 18tik aurrera egindako erosketetakoak izan daitezke.
Erosketa tiketak Herritarren Harretarako Zerbitzuan aurkeztu behar dira.
Iurretako Udalak urteak daramatza herrian erostea sustatu gura duten kanpainak antolatzen. Oinarriak www.iurreta.eus edo www.dendakbai.eus webgunean daude eskuragarri.