Iurretarrak kultur-aniztasunaren astearen murgilduta dabiltza. Gaurko hainbat ekintza antolatu dituzte, esaterako, goizean tea eskaini dute Marokoko Axura eta sahararren aldeko Rio de Oro elkarteek. Ondoren, bazkaltzeko, arroza prestatu dute, norberak bere errezetagaz. Eta eguna bukatzeko, dantza saioak izango dituzte.