Diseinuzko poltsak oparituko dituzte herriko dendetan erosten dituztenen artean

Aitziber Basauri 2017ko mai. 2a, 11:28

Iurretako establezimenduetan 30 eurotik gorako erosketa egiten duten pertsonen artean diseinuzko 250 poltsa oparituko ditu Iurretako Udalak, maiaitza eta ekainean. 'Herriko dendetan erosi; zuk irabazten duzu, Iurretak irabazten du' izeneko kanpainaren barruan egingo da. 

Iurretako hiri-komertzioari eta ostalaritzari bultzada bat emateko asmoz kanpaina berria abiatu du udalak Dendak Bai Durangaldeko merkatari elkartearekin lankidetzan. Horren baitan oparituko dituzte diseinuzko poltsak—pertsona bakoitzak hilabete bakoitzean poltsa bat eskuratu ahal izango du—.

Horrez gainera, hil bakoitzaren amaieran 100 euroko deskontu baleen zozketa ere egingo da erosketak egin dituztenen artean, nahiz eta poltsa lortzeko aukera galdu; hau da 30 euroko erosketako zozketan parte hartzeko aukera galdu.

Kanpainaren arduradunek azaldu dutenez, maiatza eta ekainean egongo da martxan kanpaina hau edo izakinak amaitu arte.

Maiatzaren zozketa ekainaren 2an egingo dute, eta, ekainekoa, uztailaren 4an. Iurretako udaletxean egingo da zozketa eta irabazleari telefonoz jakinaraziko zaio. Kanpainaren berri emateko 1.500 diptiko banatuko ditu udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!