Jaio gaztandegia saritu dute Madrilgo gourmet gazten txapelketan

Aitziber Basauri 2017ko api. 26a, 15:42

Argazkia: Oiz Egin/ Urkiola LGA

Jaio gaztandegiaren gazta ketuak urrezko domina lortu du bere kategorian. Guztira 606 gaztak parte hartu dute Gourmet Quesos 2017 Txapelketa. Bihar emango dituzte sariak, Madrilgo Gourmet Clubaren aretoan.

Aurtengo irabazleen artean Idiazabal Jatorri Izendapeneko lau gaztandegi daude, eta horietako bat da Iurretako Jaio Gazta gaztandegia. Gorka Jaio artzai eta gaztagile iurretarrak darama gaztandegiaren ardura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!