Jendetza batu da Askondoko aterpearen inaugurazioan

Jone Guenetxea 2017ko api. 11a, 13:43

Herritar ugari batu dira Askondoko aterpearen inaugurazioan, gaur goizean. Ekitaldiaren hasieran Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak azaldu duenez, eraikuntza honekin gizarte bizitzarako espazioak berreskuratu gura izan dituzte.

Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak azaldu duenez, inguru horretatik 800 ibilgailu igarotzen ziren, eta ibilgailu horien %80 ez zihoan herrigunera. Ordutik gizarte bizitzarako espazioak berreskuratu gura izan dituztela gogoratu du alkateak. "Herrigunean ez genuen espazio estalirik eta horrek asko mugatzen gintuen, batez ere euria egiten duenean", azaldu du alkateak. Angel Basabe udal arkitektuaren hasierako proiektua herritarrek parte hartu zuten foroetan landu zuten. 

 

Gune ugari

Aterpearen barruan, jolasguneak, jarlekuak eta iturriak jarri dituzte. Gainera, eskaladarako gunea ere eraikitzea da asmoa. Inaugurazioan iturriak martxan jarri dituzte umeen gozamenerako. Inaugurazioa lunch bategaz amaitu da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!