Bizkaiko Taldekakoa eguenean, Iurretan

Maialen Zuazubiskar 2017ko api. 4a, 12:10

Eguenean, Bizkaiko Taldekako txapelketako kanporaketa jokatuko dute Iurretan.

Otsailean 30 taldek ekin eta ekainean hiru taldek finala jokatuko duten Bizkaiko Taldekako txapelketa Iurretara helduko da egunean. Arratsaldeko, 19:30ean, Goiuria Kultur Gunean jokatuko den kanporaketan ondorengo talde hauek parte hartuko dute: Iurretako Bertso Taldiek, Ordekan S.L.ek eta Tosu bizirikek.

Egueneko saioan, etxeko taldean ariko dira, Alaitz Areitio, Ander Duñabeitia, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Eñaut Aiartzaguena, Jon Jaio, Juan Mari Areitio, Justo Alberdi eta  Kristina Mardaras iurretarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!