Gurutze Fradesek Hegoafrikako Ironmana lehiatuko du asteburuan

Joseba Derteano 2017ko mar. 29a, 11:00

Gurutze Frades Hegoafrikan da asteburuko proba prestatzen.

Munduko txapelketara sailkatzeko ahalik puntu gehien batzea du helburu iurretarrak.

Domekako Ironmana 3.8 kilometroko igeriketa saio batekin hasiko dute parte hartzaileek. Ondoren 90 kilometroko zirkuitu bati itzuli bi emango dizkiote bizikletan. Azkenik, 42 kilometro egingo dituzte korrika. Hawaiin urtero jokatzen den munduko txapelketan parte hartu ahal izateko ahalik puntu gehien batzen saiatuko da Frades.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!