Saroa Bikandik eta Peru Magdalenak dinamizatuko dute martxoaren 24ko jaialdi hori, eta bi saio eskainiko dizkiete Iurretako haur eta gazteei: hiru eta lau urteko umeentzako saioa eskainiko dute, 17:30ean; eta bost urtetik gorakoentzako emanaldia, 18:00etan.
Bibliotekaren eskutik baita, poesiaren inguruko hainbat tailer burutu dituzte Iurretan, martxoan zehar. DBHko bigarren mailako ikasleek rap ikastaro batean parte hartzeko aukera izan dute, adibidez.