Chiapasko irrati estazioak sendotzeko proiektua babestu du Iurretako Udalak

Jone Guenetxea 2017ko ots. 7a, 11:20

Iurretako Udalak, Lumaltik Herriak Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako erakundearen bidez, Mexikoko Chiapas estatuan garatzen ari diren  irrati indigenen proiektua babestuko du.

Udal arduradunek azaldu dutenez, “Chiapas estatuan erresistentzia egiten ari diren herri indigena zapatisten irrati estazio komunitarioen sarea sendotzeko” proiektua babestuko dute. Herrialdeak garatzea lortzeko eta baldintza sozialak hobetzeko, herrialde behartsuenen garapenagaz elkartasun konpromisoa mantentzea helburu duela gaineratu dute udal ordezkariek.

Irratietan hobekuntzak
Chiapasko FM irrati estazioko 12 kabinen instalazio elektrikoa hobetzea izango da egitasmo honen ardatzetako bat. Izan ere, korronte elektrikoaren ezegonkortasunagatik eta tximisten deskargengatik ekipoek akatsak dituzte. Era berean, ekimen honen bidez, 20 emakume teknikari irrati estazioak konpontzeko trebatu gura dituztela azaldu dute.

Proiektua elkarlanean
Kalkulatu dutenez, proiektuaren aurrekontua 85.909,42 eurokoa da. Memoria Viva tokiko elkarteak gainerako 80.931,50 euroko ekarpena egingo du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!