Bertso afaria eta danbor hotsa izango dira Bakixan

Anboto 2017ko urt. 20a, 11:30

Donien Atxa jasota, jai-giroan egingo dute asteburua Bakixan. San Sebastian jaien aitzakian hainbat ekitaldi izango dituzte.

Gaur, San Sebastian egunez, meza izan dute 12:00etan, eta, 18:00etan, igel txapelketa hasiko da. Bertso afariak hartuko du lekukoa, 21:00etan. Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Gorka Lazkano eta Igor Galarza gonbidatu dituzte bertara. Jarraian, Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek taldeak joko du. Biharko, berriz, tiro txapelketa (11:30) eta bakailao txapelketa (21:00) antolatu dituzte; eta, gauerdian hasiko den danborrada amaituta, Luhartzek jarriko du jai-giroa.

Etzi goizean, Iurretako abesbatzak mezan abestu, eta Mikel Deuna taldeko dantzariek saioa egingo dute. Arratsaldean, briska txapelketa, Maiztegiko dantzariak eta jolasak egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!