Salaverria enpresaren eraispen lanak hasi dituzte

Anboto 2016ko uzt. 22a, 13:13

Olaburu frontoiaren alboan dagoen Salaverria enpresa botatzen hasita daude. Martitzenean hasi zituzten lanak eta hilabete inguru iraungo dute. Geratuko den orubean sustapen pribatuko 84 etxebizitza eraikitzea dago aurreikusita.

Duela urtebete inguru lekualdatu zen Arriandi industrigunera Salaverria enpresa, Olaburun zuten lantokia utzita.

Iñaki Totorikaguena alkateak eraispen lanak hasteak duen garrantzia gogoratu du: "70 urte inguru dituen Salaverria enpresarena zen eraikina ez da oso egoera onean egon eta behin hustuta garrantzitsua zeritzogun hori botatzea".  Salaverria enpresak bera jarduna Iurretan mantentzeak duen garrantzia ere nabarmendu du.

Asteon hasi dira eraikin zaharra botatzen eta abuztuaren hasieran lanak amaituta egongo direla uste du Totorikaguenak. Aipatu behar da sustapen pribatuko 84 etxebizitza eraikitzea dagoela aurreikusita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!