'Iurretan erosi' kanpainaren lehenengo 20 irabazleak eman dituzte jakitera

Anboto 2016ko mai. 5a, 13:01

Iurretan erosi kanpainan parte hartu duten bezeroen artean lehenengo sarituak zeintzuk izan diren eman dute jakitera. Herriko merkataritzari bultzada emateko abiatu dute kanpaina Dendak Bai merkatari elkarteak eta Iurretako Udalak; gaur arte, 16 komertziok parte hartzen dute

Apirilekoa izan da lehenengo zozketa. 20 bateria osagarri egin dituzte zotz eta honako hauek izan dira irabazleak: Miguel A. Acebedo, Mila Fernandez, Nieves Burgoa, Felisa Gallastegi, Ane Mazorriaga, Mª Angeles Arrizabalaga, Jone, Mariaje, Luci Cruz, Begoña San Román, Mertxe Alzaga, Bea del Rio, Ainhoa Naroa, Luisa Legido, Mª Isabel Bernas, Mª Isabel Alberdi, Julia Barrio, Ainara Collado, Lourdes Elu eta Elena Zabala.

Kanpainaren bultzatzaileek jakin eragin dutenez maiatzean hondartzarako itzalkinak egingo dituzte zotz. Kanpainan parte hartu gura duenak erosketa-txartelaren atzealdean izen-abizenak eta telefonoa jarri behar ditu eta kanpainarako jarri diren kutxetan sartu. Kanpainagaz bat egin dute komertzioetan daude jarrita kutxak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!