Bakailao erreagaz hasiko dituzte jaiak Oromiñon

Anboto 2016ko api. 23a, 11:00

Donien Atxa altxatuta hasiko dituzte, domekan, Oromiñoko San Marko jaiak. Eguerdian batuko dira auzokoak horretarako, eta, ondoren, parte hartu duten guztientzat bakailao errea egongo da. Igel txapelketa izango dute ondoren.

Astelehenerako, San Marko egunerako, herri bazkaria antolatu dute. Meza ostean izango da hori; eta, 17:00etan, briska txapelketa hasiko da.

Hala ere, ekintza gehienak hurrengo asteburuan batu dituzte. Apirilaren 29an, ‘Mexiko’ gai lez hartuta, mozorro afaria egongo da. Hilaren 30ean, berriz, Maiztegi eskolako umeen dantza erakustaldia, tortilla txapelketa eta Luhartz taldea egongo dira, besteak beste. Azoka, Iurretako Mikel Deuna dantza taldearen saioa eta asto probak izango dituzte  maiatzaren 1ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!