Gurutze Fradesek Frantziako Vichy IronMana irabazi du

Anboto 2015ko abu. 31a, 10:15

Beste behin, azken tartean korrika egindako erakustadiak eman dio garaipena. Gainera, historia egin du: emakumeetan estatu mailako triatleta batek nazioartean irabazten duen lehenengo IronMana da.

Asteburuan Vichy IronManaren lehenengo aldia lehiatu dute izen bereko Frantziako herriaren inguruan eta Gurutze Frades iurretarrak (MugarraTT) irabazi du. Igerian eta bizikletan jardun ostean hirugarren tokian ekin zion korrikako tarteari, lider zihoan Natascha Badmann-engandik ia 12 minutura. Garaipenak ezinezko zirudien, baina Fradesentzat ez dago ezinezkorik hankak dantzan jartzen dituenean. Bigarren itzulirako lider zegoen eta helmugan ia bost minutuko aldea atera zion Tine Holst bigarren sailkatuari; Badmann-ek osatu zuen podiuma.

Garaipen historikoa izan da Fradesentzat; estatu mailako emakumezko triatleta bat lehenengoz nagusitu da nazioarteko IronMan batean. Gainera, Konan (Hawai) jokatuko den munduko txapelketara sailkatzeko aukerak gehitu zaizkio.

 

SAILKAPENA EMAKUMEETAN

1- Gurutze Frades............. 9.25.28

2- Tine Holst.................... 9.30.59

3- Natascha Badmann....... 9.32.33

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!