Elkartasun jaialdia antolatu du Rio de Oro elkarteak zapatu honetarako

Anboto 2015ko mai. 21a, 10:14
Umeentzako jolasak, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte, besteak beste.

Adin guztiei begirako jaialdia antolatu du biharko Río de Oro elkarteak. Elkartasun jaia da urteroko hitzordu bihurtu den hori, Tindufeko kanpalekuetan bizi diren eta urritasunen bat duten gazte saharauientzat udalekua antolatzen laguntzeko bidea da eta. Umeentzako jolasak, kontzertua eta bazkaria antolatu dituzte, besteak beste.


Hamaika gazte saharauik –zortzi etorriko dira lehenengoz– egingo dituzte uztaila eta abuztua Izurtzako aterpetxean. Baldintza klimatologiko latzetatik aldentzea, osasun arreta globala ematea, eta arlo psikologiko eta hezitzailean esku-hartzea dute helburu, esaterako. Ekainaren 7rako ere ikuskizun berezia antolatu dute Arymux taldeagaz, Plateruenan.

Maiatzaren 23ko egitaraua:

11:00etan, umeentzako tailerrak

12:30ean, sabel-dantza, Danza Durango Zhuzayma taldearen eskutik

13:00etan, poteoa batukadagaz (Durangoko batukada feminista)

14:30ean, herri bazkaria (txartelak Gauargi tabernan, 12 euroan)

16:00etan, bingoa eta igel txapelketa

17:00etan, kontzertuak, Sermonds + Ganorabakuek + DJ Abaunza +
The Owl Project

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!