Oromiñoko jaietan, Durangaldeko hainbat musikariren kontzertuak

Anboto 2015ko api. 21a, 11:01
Izaro Andres mallabiarrak eskainiko du kontzertua barikuan (argazkian, Berrizko gaztetxeko urteurrenean)

Oromiñoko auzokideek egitarau betea prestatu dute apirilaren 24tik 26ra, San Marko jaiak ospatzeko. Barikuan, Donien Atxa iluntzean jaso eta gero, hainbat musika talde izango dira: Izaro Andres mallabitarra hasiko da 22:00etan kantaldiagaz, eta rock kontzertuak etorriko dira ostean, Baghdag, 11 Ikusteko Jaioak eta Moonshiners taldeekin. Zapatuan Luhartzek bisitatuko du Oromiño, eta domekan, Kepa Junkerak.


Zapatuan, San Marko egunez, Mozorro Eguna izango dute, eta herri bazkarian batuko dira. Iluntzean tortilla txapelketa edukiko dute, eta, afariaren aurretik eta ondoren, Luhartzegaz erromeria. Domekan, Kepa Junkeraren kontzertua egongo da, jaiak amaitzeko.

Egitaraua:

:: APIRILAREN 24a, barikua

Iluntzean, Donien Atxa jasoko dute. Ondoren, igel txapelketa

22:00ean, Izaro Andresen kantaldia. Ondoren, Baghdad, 11 Ikusteko Jaioak eta Moonsshiners taldeen kontzertuak

:: APIRILAREN 25a, zapatua (San Marko eguna, eta mozorro eguna)

09:00etan, kalejira auzoan zehar. Ondoren dantza

12:00etan, meza eta gero herri-bazkaria (izena jai-batzordean eman behar da)

17:00etan, briska txapelketa, umeen dantza erakustaldia eta umeentzako jolasak

Iluntzean, tortila txapelketa. Ondoren, erromeria Luhartz taldeagaz.

:: APIRILAREN 26a, domeka

12:00etan, meza. Ondoren, Mikel Deuna dantza taldearen eta Durangaldeko bertso eskolakoen saioa.

18:00etan, Kepa Junkeraren kontzertua.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!